2013(e)ko abendua 4, asteazkena

ASTEARTEKO MINTEGIA

Datorren asteartean, abenduaren 10ean MINTEGIA izango dugu.
Aurreko mintegian pasatako galdekizunaren arabera, WIX eta BLOGEN ondoren, KANTUA izan zen aukeratutako gaia.
Beraz, KANTUAREN inguruan izango da astearteko saioa.
Gai zabala denez, honako alderdi hauek lantzea proposatzen dugu:
-Kantua HAUR eta LEHEN HEZKUNTZAN, estrategia desberdinak, kantutegia...
-Ahotsaren lanketa, Harnasketa...
-Kanonak.
Bestelako proposamenik balego, gustora jasoko genituzke.

Gitarra pare bat eramatea komeniko litzateke, eta grabatu egingo ditugu interesgarriak iruditzen zaizkigun kantak eta jarduerak.

Mintegiaren helburua elkarren artean ikastea denez, EKAR DITZAGUN PROPOSAMENAK¡¡¡ Mintegiaren sendotzea gure eskuetan dago.
Ahalik eta puntualenak izatea eskatuko genizueke. Milesker.