2014(e)ko abendua 11, osteguna

GORPUTZ PERKUSIOA

Harremanetan jarri naiz eta dataren erantzunaren zai nago.

WIXAK

Proposamen bat luzatu nahi dizuet. Zuek sortutako Wixak partekatzea. Interesgarria litzateke geuk sortutako Wixak begiratzea. Animatzen bazarete bidali helbidea nire korreora.

ABENDUKO MINTEGIA

Astearteko mintegian WIXAK egiten ikasi genuen.
Eginiko Wix bat ezabatzeko: Zoaz MIS SITIOSera eta ADMINISTRAR MIS SITIOS. Ezkerreko zutabean ACCESOS DIRECTOS aukeratu eta hor duzue ELIMINAR SITIO.

Ikasi genuen ENBED edo SHARED edo kapsulaturen bitartez gauzak itsasten.
Hau sorturik dagoen baliabide askorekin egin dezakezue, baina hemen dituzue bertan proposatutakoak: GERARDO DIEGO ESKOLA. Hor ZONA DESCARGARA joan.
Bestea EDUCAPLAY. Hemendik nahi duzuena har dezakezue, baina saia zaitezte zerbait sortzen. Ez da zaila.

Wix bat egiterakoan orri desberdinak behar izanez gero, jada botoiak zituen plantila zuria aukeratzeko aholkatu nizuen. Karmele mintegikideak galdetuta horra nola erantsi botoiak eta orriak orrialde bakarra baduzue.
Lehenik sortu nahi duzuen orri kopurua
AGREGAR---BOTONES Y MENUS--BOTON. Klikatu azalduko zaizun leihotxoan eta ENLAZAR A---PAGINA jarri. Hor eskuineko gezitxoa sakatu eta sortutako orri berria azalduko zaizu.

Botoi taldea nahi baduzu: AGREGAR---BOTONES Y MENUS--MENU VERTICAL.

2014(e)ko urria 27, astelehena

MINTEGIKO EGUTEGIA

Urriako bileran ikasturteko egutegia adostu genuen. Hau da EGUTEGIA

AZAROAK 18
ABENDUAK 9
URTARRILAK 27
OTSAILAK 24
MARTXOAK 10
APIRILAK 14
MAIATZAK 19
Zerbait gaizki balego, jakinaraz iezadazue.

2014(e)ko urria 15, asteazkena

2014-15 MINTEGI HASIERAKO BILERA

Atzo izan genuen aurtengo ikasturteko mintegiko lehen saioa. Gehienak berriak. Aipatu genuen moduan, aurrerantzean blog honen eta korreoaren bitartez komunikatuko gara.Zuen helbide elektronikoak jasotakoan mezu bat bidaliko dizuet.
Aurkezpenak egin ondoren, geure asmoak aipatu genituen. Gregoriok eskatu zigun musika arloan ikasleekin lortu nahi dugunaren inguruan hausnarketa bat egitea. Hori baliagarria izan dakiguke mintegian jorratu nahi ditugun gaiak aukeratzeko.
LASMUSIKA bloga ikusi genuen gainetik, eta MUSIKAREKIN lotutako helbide interesgarriak proposatzekotan geratu ginen. nik MAESTROS UNIDOS POR LA MUSICA begiratzea proposatzen dizuet.(Harpidetza egin beharra dago).
EGUTEGIA adostu genuen, eta jaso bezain azkar bidaliko dizuet.
Hurrengo saioan WIX WEBGUNEAK egiteko geratu ginen.

2014(e)ko martxoa 28, ostirala

ENTZUMENAREN AMARRUA

ACUSTICAWEB webgunetik harta

La ilusión acústica más famosa es la conocida como la escala de Shepard. Escuchamos un sonido que parece descender perpetuamente, como en una espiral o una escalera de Escher.

Para hacer la ilusión hemos de tener tres octavas diferentes sonando al mismo tiempo: una octava baja, una media y una alta. Las tres se escuchan al mismo tiempo pero con diferentes volúmenes. Primero escuchamos la octava alta con un volumen más alto que las dos restantes y vamos pasando por todas las notas de la octava como si hiciéramos un glissando. A continuación descendemos a la octava media y aumentamos su volumen respecto a las otras. Vamos pasando por todas sus notas y seguidamente bajamos la octava baja y aumentamos su volumen. En este momento hemos descendido las tres octavas, pero si incrementamos el volumen de la octava alta, a nuestro oído le engañamos y le parece seguir en la octava más baja, cree que comienza la escala desde la altura tonal donde terminó la anterior.

SOINUA

Soinuari buruzko WEBQUEST interesgarria(Gazteleraz)SOINUA

2014(e)ko martxoa 20, osteguna

2014(e)ko martxoa 12, asteazkena

OTSAILEKO BIDEOAK

Atzoko mintegian kanta interesgarriak eskaini zizkiguten bi lankidek. Eskuratutako materiala partekatzen saiatuko gara datozen egunotan. Orain, otsaileko GORPUTZ PERKUSIOKO bideoak jarri dizkizuet MINTEGIKO BIDEOAK ATALEAN.

2014(e)ko otsaila 10, astelehena

IKUSGARRIA

Top Secret Drums Basel from Jacques-O. REUBI on Vimeo.

ALE HOP

Gregoriok aholkatutako GERARDO DIEGO webgunetik honako hau hartu dut. Berak eskaintzen digun enbeda hartu eta itsatsi besterik ez dugu egin behar. Gustatu zaie 2. mailakoei. Erritmoa irakurtzeko aukera ematen du lengoaia estandarra erabili gabe. Erraza.

2014(e)ko otsaila 7, ostirala

KARAOKEAK

Aurreko mintegiaren ondoren hainbat proposamen bidali zenizkidaten Karaokeak egiteko. Zuetako batek, VENDETAREN hiru musika base bidali zizkidan, baina ez edozein base...beraiek sortutakoak baizik. Beste batek Zea Maysena bidali zidan. Kasu honetan arazotxo bat dago, oso zaila da karaokean abestea ez baduzu kanta oso oso ondo ezagutzen. Soluzioa melodia eranstea.
Zuetako beste batek Base mordoa bidali zidan. Denetik zegoen, piskanaka begiratu behar.

Nire nahia zuei Karaokeak egiten erakustea litzateke, baina hasteko eta ikus dezazuen zeinen ona den karafun programa, zuekin konpartituko ditut KARAFUN programa, Portable bertsioa ere nola erabili behar den adierazpenekin eta egin berri dudan "Begitara begira" karaokea.

GERARDO DIEGO

Gregoriok blog hau aholkatzen digu http://gerardodiegoaulademusica.blogspot.com.es/
Duela pare bat urte dexente erabiltzen nuen. Oso material ona dago bertan. Begira iezaiozue.

GORPUTZ PERKUSIOA

Asteartean hilak 11 dakizuen bezala GORPUTZ PERKUSIOA landuko dugu.

Itziar Rodriguez izango dugu gurekin. Bera Mutrikuarra da eta gu bezala musika irakaslea, nahiz orain tutore lanetan aritu. Berak esaten zidan 10-15eko taldea bagara, oso egokia dela kopurua.

Lata bat eraman dezagun eskatu digu(Koka kola, fanta...) baina beteta, ez hutsik.
Ez ditugu ariketa guztiak landuko, baina paperean izanik, ulertu omen ditzakegu.

Gogotsu etorri eta puntualak izan.

2014(e)ko urtarrila 23, osteguna

MUSIKAENEA

Aspaldi hontan alper xamar ibili naiz eta blog honi ez diot kasu handirik egin.MUSIKAENEA Irakasleentzako sortu nuen eta agian aurki dezakezue zerbait interesgarria.
Blogekin izan dudan arazoa izan da, plataforma batzuk bertan behera geratu ostean(Ikasblog...), aldaketa egiterakoan informazio dexente galdu dela. Sarrera guztiak berriro banan banan sartu behar izan nituen eta argazkiak sartzea adibidez ezinezkoa izan zitzaidan.
Armonikarako WIX bat sortu nahi dudan arren, hor ikus dezakezue jakinmina baduzue, nola jotzen duten ikasleek.

MINTEGIKO BIDEOAK

MINTEGIKO BIDEOAK atalean dituzue urtarrileko bideoak. Abenduan landutako bi gauzatxo ere grabatu ditugu ikasleekin: ba ba eta abotsaren kokapena.

GORPUTZ PERKUSIOA

Itziar Rodriguez Beristainek Egapeko DBHn eginiko saioa.

2014(e)ko urtarrila 22, asteazkena

FILMAK eta WIXAK

FILMAK eta WIXAK ataletan nire materiala erantsi dut. Hirugarren bideoa, CONCIERTOK hamairu minutu ditu eta oso hunkigarria da.

2014(e)ko urtarrila 15, asteazkena

ATZOKO SAIOA

Atzoko saioa oso interesgarria izan zen nire iritziz. Ea guztiok ateratzen ditugun hor gordean ditugun "altxorrak" eta elkar elikatzen garen.
Saiatuko gara atzo jasotako audio eta bestelakoak konpartitzen eta bileran aipatutako egin beharrekoak laburtzen.
Zea Maysen karaokea egin bitartean, gitarrarekin jotzeko aukera zabaltzen dizuet.
http://chordify.net/chords/zea-mays-negua-joan-da-ta-promomusika

2014(e)ko urtarrila 10, ostirala

BLOG INTERESGARRIA

Gaur kasualitatez beste musika mintegi baten helbidea aurkitu dut.
http://b02musikamintegia.blogspot.com.es/

2014KO LEHEN SAIOA

Abenduko saioan KANTUAREN INGURUAN aritu ginen. Hainbat proposamen abestu genituen, baina aipatu genuen agian beste baterako grabatzea komeniko litzatekeela.
Ondo baderitzozue hurrengo saioa datorren asteartean egingo dugu, hilaren 14an betiko orduan. Gaia aurreko saioan erabaki genuena: DBHrako kantu proposamenak.
Hala izanik ere, lehen hezkuntzan lan egiten dugunontzat aberasgarria eta erabilgarria izan daitekeela pentsatzen dugunez, ea animatzen garen guztiok.
Honekin doakizue aurreko saioko proposamen bat. BA BA BA BA PDF