2014(e)ko urtarrila 23, osteguna

MUSIKAENEA

Aspaldi hontan alper xamar ibili naiz eta blog honi ez diot kasu handirik egin.MUSIKAENEA Irakasleentzako sortu nuen eta agian aurki dezakezue zerbait interesgarria.
Blogekin izan dudan arazoa izan da, plataforma batzuk bertan behera geratu ostean(Ikasblog...), aldaketa egiterakoan informazio dexente galdu dela. Sarrera guztiak berriro banan banan sartu behar izan nituen eta argazkiak sartzea adibidez ezinezkoa izan zitzaidan.
Armonikarako WIX bat sortu nahi dudan arren, hor ikus dezakezue jakinmina baduzue, nola jotzen duten ikasleek.

MINTEGIKO BIDEOAK

MINTEGIKO BIDEOAK atalean dituzue urtarrileko bideoak. Abenduan landutako bi gauzatxo ere grabatu ditugu ikasleekin: ba ba eta abotsaren kokapena.

GORPUTZ PERKUSIOA

Itziar Rodriguez Beristainek Egapeko DBHn eginiko saioa.

2014(e)ko urtarrila 22, asteazkena

FILMAK eta WIXAK

FILMAK eta WIXAK ataletan nire materiala erantsi dut. Hirugarren bideoa, CONCIERTOK hamairu minutu ditu eta oso hunkigarria da.

2014(e)ko urtarrila 15, asteazkena

ATZOKO SAIOA

Atzoko saioa oso interesgarria izan zen nire iritziz. Ea guztiok ateratzen ditugun hor gordean ditugun "altxorrak" eta elkar elikatzen garen.
Saiatuko gara atzo jasotako audio eta bestelakoak konpartitzen eta bileran aipatutako egin beharrekoak laburtzen.
Zea Maysen karaokea egin bitartean, gitarrarekin jotzeko aukera zabaltzen dizuet.
http://chordify.net/chords/zea-mays-negua-joan-da-ta-promomusika

2014(e)ko urtarrila 10, ostirala

BLOG INTERESGARRIA

Gaur kasualitatez beste musika mintegi baten helbidea aurkitu dut.
http://b02musikamintegia.blogspot.com.es/

2014KO LEHEN SAIOA

Abenduko saioan KANTUAREN INGURUAN aritu ginen. Hainbat proposamen abestu genituen, baina aipatu genuen agian beste baterako grabatzea komeniko litzatekeela.
Ondo baderitzozue hurrengo saioa datorren asteartean egingo dugu, hilaren 14an betiko orduan. Gaia aurreko saioan erabaki genuena: DBHrako kantu proposamenak.
Hala izanik ere, lehen hezkuntzan lan egiten dugunontzat aberasgarria eta erabilgarria izan daitekeela pentsatzen dugunez, ea animatzen garen guztiok.
Honekin doakizue aurreko saioko proposamen bat. BA BA BA BA PDF