2014(e)ko abendua 11, osteguna

GORPUTZ PERKUSIOA

Harremanetan jarri naiz eta dataren erantzunaren zai nago.

WIXAK

Proposamen bat luzatu nahi dizuet. Zuek sortutako Wixak partekatzea. Interesgarria litzateke geuk sortutako Wixak begiratzea. Animatzen bazarete bidali helbidea nire korreora.

ABENDUKO MINTEGIA

Astearteko mintegian WIXAK egiten ikasi genuen.
Eginiko Wix bat ezabatzeko: Zoaz MIS SITIOSera eta ADMINISTRAR MIS SITIOS. Ezkerreko zutabean ACCESOS DIRECTOS aukeratu eta hor duzue ELIMINAR SITIO.

Ikasi genuen ENBED edo SHARED edo kapsulaturen bitartez gauzak itsasten.
Hau sorturik dagoen baliabide askorekin egin dezakezue, baina hemen dituzue bertan proposatutakoak: GERARDO DIEGO ESKOLA. Hor ZONA DESCARGARA joan.
Bestea EDUCAPLAY. Hemendik nahi duzuena har dezakezue, baina saia zaitezte zerbait sortzen. Ez da zaila.

Wix bat egiterakoan orri desberdinak behar izanez gero, jada botoiak zituen plantila zuria aukeratzeko aholkatu nizuen. Karmele mintegikideak galdetuta horra nola erantsi botoiak eta orriak orrialde bakarra baduzue.
Lehenik sortu nahi duzuen orri kopurua
AGREGAR---BOTONES Y MENUS--BOTON. Klikatu azalduko zaizun leihotxoan eta ENLAZAR A---PAGINA jarri. Hor eskuineko gezitxoa sakatu eta sortutako orri berria azalduko zaizu.

Botoi taldea nahi baduzu: AGREGAR---BOTONES Y MENUS--MENU VERTICAL.