2016(e)ko azaroaren 7(a), astelehena

WEBGUNEAK

Ene kantak berria atera omen da.
Bizkaiko helbide interesgarriak bidaltzen ditut begiratzeko. Datorren astean komentatu ditzakegu..
MATXOTE KONTUZ IBILI
RONTEGIKO MUSIKA GELA
RONTEGIKO MUSIKARIAK BLOGA

2016(e)ko azaroaren 2(a), asteazkena

GURE ABESTIAK

Karaoke enean dituzuen karaokeak dituzue IRATXE ALLENDEREN GURE ABESTIAKWIXEAN. Berak kantu originala erantsi du erreferentzi moduan.

2016(e)ko urriaren 21(a), ostirala

WEBGUNE INTERESGARRIAK

TELERMUSIKA
Webgune honetan hainbat gauza dohakoak dira. Harpidetu beharra dago eta material asko eta interesgarria duela dirudi.

MUSIKAWA interesgarria dirudi. Ondo legoke bai hau edo beste orrialderen bat txandaka aztertu(begiratu) eta gure iritzia partekatuko bagenu.

Helbide hauek HELBIDE OROKORRAK dira, aztertu beharrekoak.
Bestalde HEBIDE ZEHATZAK ditugu, zerbait konkretua, zehatza eskaintzen dutenak.

Hurrengo saioan, denbora badago, PINTEREST aurkeztuko dugu.

2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea

IKASTURTE BERRIA

Atzo izan genuen mintegiko lehen saioa. Aurten nirekin... "ba dok hamairu".
Hauek dira gure egitasmoak:
Emozioak lantzea(Musikosophia...), Gorputzaldia proiektua ezagutu, dantzaren lanketa, Musika metodoak( ORFF,DALCROZE, KODALY), WIXAK, ARMONIKA,KARAOKEAK...
Datorren hileko saioan KANONAK landuko ditugu. Gelan lantzeko grabazioak egitea egokia ikusten zen. Horrekin batera IPADEK musikarako ematen dituzten aukerak arakatzekotan geratu gara.
Iaz bezala IKTen inguruan musikarekin loturiko helbide eta proposamenak partekatzekotan geratu gara.

Horrekin batera, egokia ikusten dugu gure programazioak dijitalizatzearen inguruan zerbait egitea. Eskaera hau gainean dugunez, gaiari eutsi beharko genioke luzatzen utzi gabe.

Azkenik gure arteko komunikaziorako posta, blogarekin batera Facebook erabiltzeak mereziko ote zukeen begiratzekotan geratu ginen.

EGUTEGIA: Finkoak izan arren beharren arabera aldatuko genituzke.
AZAROAK 15/ABENDUAK 13/URTARRILAK 17/ OTSAILAK 14/MARTXOAK 14/ APIRILAK 25/MAIATZAK 16/ EKAINAK 6


16-17 IKASTURTEKO MINTEGIA

Gaur hasten dugu mintegia. Besteak beste material hauek ikusiko ditugu.
TXANELA
ERRITMOAK ASMATZEN(Iratxe Allende)
MARIAJESUS

2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

VII.MUSIKA JARDUNALDIAK

Musika irakasleen VII. Jardunaldiaren antolakuntzarako proposamenak.
Aurtengo jardunaldia ekainaren 2an izango da Bilboko Musika kontserbatorioan.
Egitaraua:

9:00-9:30 Hasiera musikala- Txomin Aresti taldea.
Hasiera ofiziala. Jesus Fernández - Ikastetxeen Zuzendaria eta Begoña Garamendi -Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaria.
· 9:30-10:00 Zergatik ez? Haur eta Lehen hezkunatzarako proiekua. Humberto Unzueta, Karlos Gorrindo, Mirari Arrien eta Jon Artetxe. -Segundo Olaeta musika eskola.
· 10:00-10:30 Gernika 1936-2016 DBHko musika, plastika, giza eta euskararen arteko proiekua. Covadonga Garaizar –I.E.S. Gernika B.H.I
· 10:30-11:00Carnegie Hallako Weill Music Institute-ren Link-Up – Lehen hezkuntzako proiektua. Maider Abásolo, Borja Pujol. BOS-Bilbao orkestra sinfonikoa.
· 11:00-11:30 Kafea
· 11:30-13:00 A/B Tailerrak
· 13:00- 14:30 A/B Tailerrak
· A-Tailerra:“Trabajando a través de proyectos!”. Maria Jesús Camino Renteria.
· B- Tailerra: “Willems metodoa gure geletan”. Ana Rosa Erdoiza.
· 14:30- 15:00Amaiera. Guztien arteko kantua eta dantza.

2016(e)ko martxoaren 17(a), osteguna

ORRIALDE INTERESGARRIAK

Nafarroako musika irakasle batek honako SYMBALOO-helbideak bidali dizkit. Begira itzazue lasai.

https://www.symbaloo.com/mix/musika20-2


http://www.symbaloo.com/mix/aprendomusica


Nik ere lasai begiratu nahi ditut, baina honako hau interesgarria da erritmoa lantzeko.
http://www.teoria.com/es/ejercicios/

2016(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena

MARTXOKO MINTEGIA

Atzoko mintegian mintegikideek eginiko WIXAK ikusteko aukera izan genuen, gaia MUSIKOGRAMAK. APIRILERAKO musikogramekin amaitu eta interesgarriak diren hainbat aplikazio ikusiko ditugu: Photoscape, Freemake...

AZKEN MATERIALAK

Hemen ditugu azkenaldian jaso ditugun hainbat materiale:
EMAKUMEAK MUSIKAN(A. Goitiaren bitartez)

AINARAK PARTEKATUTAKOA

MINTEGIKIDEENAK

2016(e)ko otsailaren 29(a), astelehena

2016(e)ko otsailaren 11(a), osteguna

2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena

ZINERA GOAZ

Iazko musika jardunaldietan egon ginenoi asko gustatu zitzaigun ZINEAREN parodia. Mintegikide batek eskatu zidan eta Bizkaiko mintegikideei eskatu diet.

https://drive.google.com/file/d/0B72FL4d8umymQlV4ZTVjd1ZnT1k/view?usp=sharing



2016(e)ko urtarrilaren 29(a), ostirala

KNOCKING ON HEAVENS DOOR

BOB DYLANEN kanta zoragarri hau oso erraza da jotzen. Hiru nota ditu eta hirugarren mailakoentzat aproposa da.

2016(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena

2016(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea

2016(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna

2016(e)ko urtarrilaren 13(a), asteazkena

KADEREROAK

Mintegiaren amaieran Uxuak kaldererotako musika behar zuela esan zidan. Saiatuko naiz ilatzen, baina agian zuek ere baduzue zerbait. Iazko Karmele mintegikideak egindako Wixa partekatzen dizuet KALDEREROAK

URTARRILEKO MINTEGIA

Atzoko mintegian WIXAK egiten ikasi genuen. Eredu batzuk ikusi ondoren geurea egiten saiatu ginen. Wixek editorea aldatu du eta arazotxo batzuk izan arren, azkenean lortu genuen arazoak argitzea.
Hilabete honetan bakoitzak entzunaldiak lantzeko wix bat sortu eta Anttoni posta elektronikoz bidaltzekotan geratu ginen.
Otsailaren 16ean mintegian ENTZUNALDIEN inguruan arituko gara. Proposamen desberdinak aurkeztuko ditugu.