2017(e)ko apirila 26, asteazkena

MINTEGIA

Apirileko mintegian programazioen inguruan aritu gara.
Maiatzean WIXAK landuko ditugu. Datorren ikasturterako baliagarria izan dakiguke materialak sortzeko(Arazo egoerak...)

PENTAGRAMA ENEA

Hurrengo igandean maiatzaren 7an ARRATSALDEKO 17;30etan PENTAGRAMA ENEA ANTZEZPENA SAROBEN SAROBEN.
Sarrerak 5€tan SAROBEN bertan 943008042

2017(e)ko martxoa 15, asteazkena

MINTEGIA

Atzoko saioan ARMONIKA landu genuen. Hiru urtetik hasi eta seigarren mailarate. Horren ondoren ENTZUNALDI ENEA landu genuen.
azkenik interneten aurki daitezkeen hiru jolas proposatu genituen.

Hurrengo saioa apirilaren 25 ean izango dugu eta honetan geratu ginen:
Musikako programaketak begiratuko ditugu kontutan izanik hainbat ikastetxetan eskatzen ari direla eta laister guztiok osatu beharko ditugula. Horrekin batera, denboraren arabera KANON ENEAKO kantak frogatuko ditugu.

2017(e)ko otsaila 11, larunbata

ILARGIAN KULUNKARI

Mabid Martinek hau pasa digu.
«Ilargian kulunkantari» liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak. Liburuak irakurri, deklamatu.

ILARGIA
KROKODILOA
ZORTZI BIDEO INTERESGARRI

2017(e)ko urtarrila 23, astelehena

DALCROZE IKASTAROA

Otsailerako aldaketa datorkigu. Egun horretarako pentsatua genuena martxora pasako dugu. OTSAILAREN 14ean Beñat Rallarekin DALCROZE metodoa landuko dugu. Deialdi irekia izango da eta mintegira etortzen ez den jendea ere izango dugu.
DALCROZE METODOARI BURUZKO INFORMAZIOA

2017(e)ko urtarrila 18, asteazkena

PARTITURAK ENTZUTEKO

Gaur Iratxe Allende, bizkaiako musika irakasle baten mezua jaso dut. Beraien mintegikideekin partekatu du MUSESCOREri buruzko informazioa. Partiturak webgune edo blog batean jarri eta entzuteko aukera ematen du. Saioren batean ikusiko dugu.
Arrate by Txistua

URTARRILEKO MINTEGIA

Oso interesgarria izan zen nire ustez atzoko saioa. Eiderrek aurkeztutako "Gorputzaldiak" saioa proiektu moduan ez bada ere, gure saioetan txerta dezakegula ikusi genuen.
Lasarteko berritzeguneko SITEAN jaso dezakegu informazioa, eta audioak, berriz, jada partekatu ditugu mintegikideon artean.

Laister jakingo dugu ea BEÑAT RALLAREKIN DALCROZE ikastaroa egin dezakegun, eta hala bada noiz izango den.

Geratu ginen bestalde, KANONAK prestatu eta frogatuko ditugula (Xabi eta bion egitekoa).

Azkenik, hurrengo saioa ARMONIKAREN inguruan izango zela zehaztu genuen. Saio horren amaieran denbora badago GORPUTZ PERKUSIOKO ariketak oroitzekotan geratu gara.

2017(e)ko urtarrila 11, asteazkena

DO RE MI

Iñaki Amundarainek partekatu du webgune hau. Donostiako Musika Eskolak egin duela uste dut. Ezagutzen nuen baina ez dut inoiz erabili. Begiratu eta komentatzen dugu.