2017(e)ko urtarrila 23, astelehena

DALCROZE IKASTAROA

Otsailerako aldaketa datorkigu. Egun horretarako pentsatua genuena martxora pasako dugu. OTSAILAREN 14ean Beñat Rallarekin DALCROZE metodoa landuko dugu. Deialdi irekia izango da eta mintegira etortzen ez den jendea ere izango dugu.
DALCROZE METODOARI BURUZKO INFORMAZIOA

2017(e)ko urtarrila 18, asteazkena

PARTITURAK ENTZUTEKO

Gaur Iratxe Allende, bizkaiako musika irakasle baten mezua jaso dut. Beraien mintegikideekin partekatu du MUSESCOREri buruzko informazioa. Partiturak webgune edo blog batean jarri eta entzuteko aukera ematen du. Saioren batean ikusiko dugu.
Arrate by Txistua

URTARRILEKO MINTEGIA

Oso interesgarria izan zen nire ustez atzoko saioa. Eiderrek aurkeztutako "Gorputzaldiak" saioa proiektu moduan ez bada ere, gure saioetan txerta dezakegula ikusi genuen.
Lasarteko berritzeguneko SITEAN jaso dezakegu informazioa, eta audioak, berriz, jada partekatu ditugu mintegikideon artean.

Laister jakingo dugu ea BEÑAT RALLAREKIN DALCROZE ikastaroa egin dezakegun, eta hala bada noiz izango den.

Geratu ginen bestalde, KANONAK prestatu eta frogatuko ditugula (Xabi eta bion egitekoa).

Azkenik, hurrengo saioa ARMONIKAREN inguruan izango zela zehaztu genuen. Saio horren amaieran denbora badago GORPUTZ PERKUSIOKO ariketak oroitzekotan geratu gara.

2017(e)ko urtarrila 11, asteazkena

DO RE MI

Iñaki Amundarainek partekatu du webgune hau. Donostiako Musika Eskolak egin duela uste dut. Ezagutzen nuen baina ez dut inoiz erabili. Begiratu eta komentatzen dugu.